Gure bezeroak

PETROBASKek arreta pertsonalizatua bultzatzen du


Lanpostuak defendatzea enpresaburu eta kontsumitzaileen erantzukizuna da. Zerbitzu arretatsuak bakarrik errespetatzen ditu kontsumitzaile guztien eskubideak, eta, horretarako, gizarteko kolektibo guztientzat –gaitasun-urritasunak dituztenentzat barne– irisgarriak diren produktu eta zerbitzuak eskaini behar dira.

PETROBASK · Gure bezeroak

Zerbitzu arretatsuak bakarrik bermatzen du deskarga –hornitegi bateko jarduerarik delikatuena– segurtasunez egingo dela eta depositua betetzean gertatzen diren gorabeherak (nahi gabeko isurketak edo sute txikiak) kontrolatzen direla. Langile trebatuek behar bezala erabiltzen dute material sukoia, eta ez dute jarduera arriskutsurik edo debekaturik egiten (depositua norbait erretzen ari dela, argiak piztuta daudela edo motorra martxan dagoela bete).

Langileek probeta ziurtatuak dituzte erabiltzaileek neurriak egiaztatu ahal izateko, baita erreklamazio-orriak eta eskatutakoan faktura emateko bitartekoak ere.