Gure langileen % 100ak kontratu mugagabeak ditu, oporrak edo aldi baterako bajak betetzen dituztenek izan ezik.
Gure langileen % 53 emakumeak dira. 1964an izan genuen emakumez bakarrik osatutako lehenengo lan-taldea. Gure hastapenetatik, aukera-berdintasuna eta lan beragatik ordain bera ematea izan ditugu ezaugarri.
Gure profesionalek lanean eta arlo pertsonalean dituzten beharrak zaintzen ditugu, lanpostuen segurtasuna lehenetsiz. Elkarrizketa dugu lanabes, eta hitzarmen kolektiboa defendatzen dugu lan-baldintzei buruzko akordioak lortzeko.