Petrobask-ek kalitatea du lehentasun bere produktuetan, eta ingurumena errespetatuz kudeatzen ditu jarduerak.
Zure ibilgailurako erregaia fintzetik depositua betetzerainoko eragiketa guztietan, indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzen du Petrobask-ek eta araudiak eskaturikoa haratago eramaten du, berrikuntza teknologikoek segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua are gehiago hobetzeko aukera ematen dutenean.
Kalitate eta zerbitzu komertzialaren arloan, BUREAU VERITASek ziurtatuta daude gure hornitegi guztiak, UNE 175001-6 arauaren arabera.
Ingurumenarekiko arduraz jokatzeko, baimendutako sistema eta araudien arabera egiten dugu gure produktuen azken tratamendua.
Petrobask-ek kalitatezko produktuak eskaintzeko duen konpromisoa betetzeko, LEHEN MAILAKO markei erosten dizkie erregaiak, eta baztertu egiten ditu garapen- eta berrikuntza-maila onena bermatzen ez dituzten handizkariak. Irizpide hori betetzen dute gure produktu guztiek; erregaietatik hasi (erregaia aurreztuz, emisio poluitzaileak gutxituz, labaingarri hobeak erabiliz, etab.), eta xanpu eta garbiketa-argizari biodegradagarri eta bulego-material birziklagarrietaraino.